Gurean gaur

All Stories

Koronabirusaren aurkako txertoa, geroz eta gertuago

Moderna, Pfizer eta BionTech farmazeutikek txertoak merkataratzeko baimena eskatu diote Europako Sendagaien Agentziari. Txertoen aurrerapenek eta Covid-19 kutsatzeen beherakadak merkatuetan bultzada eta baikortasuna sortu dute, Ibex35ak inoizko hilabeterik onena sinatu du azaroan.

Asteburuan egin diote omenaldia Mikel Zabalzari bere desagertzearen 35. urteurrenean

Biharamunean, igandean, ehunka lagun igaro ziren Zabalzaren jaiotetxetik, Orbaitzetako olatik, omenaldia egin eta familiari elkartasuna erakusteko. Aurten, jende pilaketarik gabeko lore eskaintza antolatu zuen Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak, eta autoz haren sortetxeraino gerturatuz, bertaratutako bakoitzak lore bana eskaini zion, haren figura gogorarazten duen oroitarrian.

"Berlinen ziurrenik ez ligukete galdetuko zergatik kantatzen dugun euskaraz"

Euskaraldiak iraun bitartean, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan hainbat mahai inguru antolatu dira. Esaterako, musikariak euskaraz kantatzeko erabakiaz mintzo mahai-ingurua egin zuten, Leire Palacios Kultur eragile eta PuntuEus-eko proiektu arduradunak gidatuz. Eta bertan izan ziren Rafa Rueda, Alex Sardui eta Maria Rivero.

Eusko Jaurlaritzak Gabonetan gehienez 10 lagun biltzea proposatuko du

LABIren Aholku Batzordeak Gabonetan udalerri eta autonomia-erkidegoen konfinamendu perimetrala kentzea proposatu du. Ildo beretik, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01: 00ak arte luzatzearen alde agertu da eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea adostu du, besteak beste. Neurri horiek Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari helaraziko zaizkio bihar.

Jaione Karrera: "Ditugun berriak onak dira baina ezin izan dugu Josetxorekin zuzenean hitz egin"

Josetxo Arizkuren presoak bihotzekoa pairatu zuen aurreko igandean Murtziako kartzelan. Uneotan, ZIU-n ingresatuta dago eta Gurean Gaur albistegian Jaione Karrera abokatuarekin hitz egin ahal izan dugu. Bere esanetan, oraindik ere ezin izan dute Arizkurenekin egon ahal izan baina espetxearekin hitz egin dute.

Iranek Israeli egotzi dio zientzialari nuklearraren hilketaren erantzunkizuna

Israeli eta oposizioko talde bati egozten dio Iranek zientzialari nuklear baten hilketa. Hasiera batean erasoa ibilgailu batean zihoazen bost gizon armatuk egin zutela zabaldu zen arren, orduek aurrera egin ahala nabarmen aldatu da gertatutakoari buruzko bertsio ofiziala. Azken bertsioaren arabera modu telematikoan kontrolatutako metraileta batekin hil zuten Moshen Fajrizadeh. Erasoa AEBetan gobernu aldaketa gauzatu baino gutxi lehenago iritsi da. Iranek erasoari erantzuten badio zaildu egingo da Washingtoneko administrazio berriarekin izan dezakeen harremana, eta hortik erantzuna atzeratzeko nahia.

hamaika telebista

Image