Rafa Rueda abeslariarekin izan gara bere azken diskari buruz hitz egiten, "Rueda" izeneko bere seigarren bakarkako diska da, rock eta elektronika uztartuz, doinu pausatuak dakar oraingoan.

Rafa Rueda abeslariarekin izan gara bere azken diskari buruz hitz egiten, "Rueda" izeneko bere seigarren bakarkako diska da, rock eta elektronika uztartuz, doinu pausatuak dakar oraingoan.
Perun bizi den kazetaria da Veronica Satrustegi. Joe Bidenek kargua hartzeko egun gutxiren faltan, Latinoamerikako eta AEBen arteko erlazioa nola aldatuko den aztertu du Hamaika Telebistan. Peruko eta Txileko protestak eta 2021ean Hego Amerikako hainbat herrialdetan egingo diren hauteskundeek zer aldaketa ekar ditzaketen ere hizpide izan ditugu.
'NafarAway' saio berria ekoitziko du Hamaika Telebistak, eta datorren asteartetik aurrera emitituko da. Yasmine Krish Maansri Txapela Buruan saioan ezagutu genuen, eta orain aurkezle lanak egingo ditu. Nafarroako hainbat txoko ezagutuko ditugu, iparraldetik hegoaldera.
Ugo Mayor IkerBasque-ko ikerlaria eta EHUko farmazia irakaslea izan dugu gurekin, koronabirus kasuen igoera aztertzeko.
Zaporeak proiektuak Greziako Lesbos irletako errefuxiatu kanpalekuetan lan egiten du, batez ere, bertan dauden errefuxiatueijanaria bermatuz. Irati Azkuek bertan egiten duten lana azaldu du, baita errefuxiatuen egoera ere. Izan ere, pandemiaren eta urte amaieran kanpalekuan izandako sutearen ondorioz, errefuxiatuen egoera are zailagoa da. Moriako kanpalekua kixkalita, Karatepe izeneko militarren tiro eremu batera lekualdatu dituzte errefuxiatuak. Egoera oso latza dela azpimarratu du Zaporeak elkarteko kideak: "Izoztuta, hotzez, bustita eta gosez, gotortuta daude pandemiaren ondorioz, eta oinarrizko beharrizanak asetu gabe".
Bilboko Mediku Zientzen Akademiak eskola-kirola baimentzeari buruz duen iritzia galdetu diogu Deiene Lasuen medikuari. Bere ustez, neurri guztiak hartzen baldin badira, eskola-kirola egiteko arazorik ez dago. "Umeentzako kirola egitea oso garrantzitsua da, euren garapen fisiko eta emozionalarentzako oinarrizkoa da", azaldu du Lasuenek. Lasuenek adierazi du egoera epidemiologikoa kontuan hartu behar dela kutsatzeak ekiditeko, eta horregatik eskatzen zutela egoera apaldu arte itxarotea. Era berean, adierazi du "logikoa" dela eremu gorrian dauden udalerrietan eskola kirolarik ez egitea.