Sakonean

All Stories

Asteburuan egin diote omenaldia Mikel Zabalzari bere desagertzearen 35. urteurrenean

Biharamunean, igandean, ehunka lagun igaro ziren Zabalzaren jaiotetxetik, Orbaitzetako olatik, omenaldia egin eta familiari elkartasuna erakusteko. Aurten, jende pilaketarik gabeko lore eskaintza antolatu zuen Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak, eta autoz haren sortetxeraino gerturatuz, bertaratutako bakoitzak lore bana eskaini zion, haren figura gogorarazten duen oroitarrian.

Asier Blas: “Azken bi hamarkadetan AEB oso oldarkor egon da eta gerra askotan sartu da bere dekadentziaren adierazle bezala”

Txinak multilateralismoaren aldeko estrategia indartu du. Pandemiak behartuta modu birtualean egindako goi-bilera batean, Asia-Pazifikoko 15 herrialdek Eskualdeko Elkarte Ekonomiko Integrala sortzea adostu dute, ingelesezko sigletan RCEP deritzona. Munduko merkataritza libreko trataturik handiena bezala aurkeztu dute. Eta, Joe Bidenek herrialdearen norabidea hartu bitartean, Ameriketako Estatu Batuak pisua galdu du Txinaren mesedetan. Asier Blas EHUko irakasle eta politilogoa geopolitikak bizi duen trantsizioaz aritu da.

Dolua lantzearen garrantziaz

Goizargi elkarteko kideek heriotza bizitzaren parte gisa dela azpimarratzen dute, "ekidin ezin den bidea". Laguntzaz eta babesaz harago, galeraren aurrean ezinbestekotzat jotzen dute "mina bizitzeko espazioa” izatea. Horren aurrean, kideek adierazi dute helduak arreta desbideratzen saiatzen direla, batez ere txikiak babestu nahian.

Oiartzungo Udalak PuntuEus domeinua urtebetez ordainduko die herriko 100 entitateri

Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko hitzarmen aitzindaria sinatu dute. Euskal Herrian udal baten eta PuntuEus Fundazioaren artean halako zerbait egiten den lehenengo aldia da. Ildo horretan, Udalak erraztasunak emango ditu, PuntuEus domeinua urtebetez ordainduko baitie herriko 100 entitateri.
hamaika telebista

Image