Analisia

All Stories

Estitxu garai: "Pandemiako bolada batean oso gogor kriminalizatu dira gazteak"

Gaur publiko egindako Gazteen Euskal Behatokiaren inkestari buruz hizt egin digu Estitxu Garaik. azpimarratu du pandemian gazteak oso modu gogorrean kriminalizatu direla, eta inkesta honen emaitzek argi uzten dutela gazteak ez direla erakutsi nahi izan den bezalakoak. Horrez gain, Iñaki Garcinuño Bizkaiko Patronaleko presidenteak ERTEan dituzten langileak kaleratzeko egindako eskariari buruz jardun dugu, eta baita Gabonei begira iragartzen ari diren neurriez ere.

Beñat Zaldua: "EAEn Covid-19aren kurbak mantsoago egiten du behera"

Nafarroan terrazak jartzeko debekua bertan behera geratu bezperan, Covid-19aren kurba Hego Euskal Herriko bi erkidegoetan izaten ari den bilakaera ezberdinari buruz hitz egin dugu Beñat Zalduarekin. Hartu diren neurriekin du zerikusia ezberdintasun horrek Zalduaren iritziz. Horrez gain, Parisko asanbleak onartu nahi duen glotofobiaren aurkako legeari buruz ere hitz egin dugu, eta baita EAJk Sanchezen aurrekontuak babestearen truke Loiolako kuartel militarra bertatik kentzeko prozesuari buruz ere.

Alfre Elgezabal: "Mundu osoan aitzindari eta erreferente bihurtu da Mendifilm jaialdia"

Mendifilm jaialdiaren aurtengo edizioari buruz hizketan ekin diogu Alfre Elgezabalen tarteari. Aurtengo edizioa oso ezohikoa izango da, Covid-19a dela eta. Horrez gain, duela gutxi ezagutu dugun "Afaloste" programari buruz ere hitz egin dugu. ETAren, GALen eta gatazkarekin lotutako bestelako indarkerien biktimak mahai baten inguruan bildu dituen ekimena da.
hamaika telebista

Image