Joseba Belaustegi: "Hau ez da izan erraustegiko halako lehenengo sutea, hirugarrena baizik"

Zubietako erraustegian atzo izandako sutearen ondoren, halako sute bat pizten den hirugarren aldia dela salatu du Gakoak saioan Joseba Belaustegi GuraSOSeko kideak. Gaineratu digu Erraustegiaren inguruan izandako irregulartasunen kasua fiskaltzara eraman ondoren honek ikerketak martxan jartzea erabaki duela.