Image

Nafarroa Gaur

All Stories

GAZTELU PLAZA #03

Nafarroako aktualitatea, Nafarroan ekoitzitako albistegian. Elurrak, temperatura hotzei eta izotzari ireki die bidea aste honetan. Hauteskundeetarako atzera kontua hasita, hemendik lau hilabeteetara Nafarroako hiriburuko alkatea nor izango den jakin bitartean, alderdi guztietako zerrendaburuak ezagutu ditugu. Medikuen Sindikatuak greba mugagabea planteatu du otsailaren 1etik aurrera, eskakizun zehatzak dituzte exekutiboarentzat. Gizonezkoen Osasunak Koparen finaletarako pasea lortu du Sevillaren aurka 2 eta 1 irabazi ostean. Kultura arloan Iruñea Beltza jaialdia ospatu da Iruñean, eta tatuajearen munduan murgildu gara Castle Studioko Zamarekin.

GAZTELU PLAZA #02

Nafarroako aktualitatea, Nafarroan ekoitzitako albistegian. Hamaika Telebista Madrilera gerturatu da asteko saioa FITUR nazioarteko turismo feriatik egiteko. Volkswagenen lan-erregulazioa erdieroale faltagatik, medikuen greba eta zahar etxeko langileena izan ditugu albiste aste honetan. Gainera banderak gora eta behera izan dira, alde batean Sadar futbol zelaian zaletuei kendutakoa, eta bestean eguraldiak Maya alkateari botatakoa. Kultura arloan Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Maddi Ane Txoperena idazlea izan ditugu gurekin.

GAZTELU PLAZA #01

Nafarroako aktualitatea, Nafarroan ekoitzitako albistegian. Hauteskunde giroan murgilduta, Iruñeko alkatetzarako hautagaien berri badugu dagoeneko, ezker zein eskuin. Inflazioa eta osasun zerbitzuen etorkizuna ere, mahai gainean ditugu. Jurramendiko 76ko gertaerak eta azken hamarkadetan Nafarroa kolpatu duten tortura kasuak ere, hizpide izan ditugu aste honetan. Eta, argi negua, gertu dugu-ta. Tenperaturak behera egingo dute datozen egunotan. Nafarroa, gurean gaur.

Iñigo Balbas, LABeko ordezkaria: 'Adierazgarria da Nafarroako Gobernuak nola tratatu duen azkeneko lau urteetan zerbitzu hau'

Plangintza zaharkitua, estrategia falta, medioen eskasia eta suteen gaur egungo egoerari aurre egiteko zailtasunak mahai gainean jarri ditu, LABeko ordezkari den Iñigo Balbas suhiltzaileak.

Iñigoren hitzetan, Nafarroako Gobernuak ez du estrategia zehatzik eta zerbitzuak 30 urte baino gehiago dituen plan baten gainena jarraitzen du lanean. Modu honetan, garai eta larrialdien izaeraren aldaketarekin, ezinezkoa egiten zaie herritarreni behar bezalako zerbitzua eskaintzea.

 

Sabino Cuadra: 'Hispanitatearen eguna fraude hutsa da'

Inperialismorik gabe, ezin daiteke Hispanitatearen eguna ulertu. Hala uste du Sabino Cuadrak Espainiar estatuaren jai egunaren zentzugabekeriaz mintzatu garenean. Gaztetik militantzian sartuta, gerora abokatu laboralista lanetan, eta azkenik Madrilgo Kongresuan Amaiurreko ordezkari izan zen. Gaur egun erretiratua dagoen arren, ez du kontzientzia politikoa alde batera utzi. Bere ibilbideaz eta hispanitatearen egunaz hitz egiteaz gain, frankismoaren herentziaz, monarkiaz, torturaz eta oroimen historikoaz mintzatu gara Sabinorekin.

Txantreako kale berriak frankismo garaiko emakume errepresaliatuen izenekin izendatzea eskatu dute

Txantreako kale berriak frankismo garaian errepresaliatuak izan ziren emakumeen izenekin izendatzea eskatu dute. Txantreako hegoaldea hazten ari da eta auzoan oraindik izenik ez duten kale berriak sortu dira. Iruñean emakume izena dutenak oso gutxi direla jakinda, oposizioko talde politikoek proposamen bat egin zuten. Nahiz eta udalean proposamena onartu, azken erabakia alkatetzaren esku dago.

Txantrean plataforma bat sortu da erabakia babestu eta emakume horien istorioa ezagutzera emateko.Plataforma Txantreako memoria historikoa lantzen duten taldeek, talde feministek, Txantreako gazte-taldeek eta TX Auzo ekimenak osatzen dute.

Josefina Lamberto hil da, Maravillas Lambertoren ahizpa eta oroimen historikoaren defendatzailea

93 urte zituela hil da Josefina Lamberto. Nafarroako oroimen historikoaren alde borrokatzeagatik zen ezaguna. Larragan (Nafarroa) jaio zen, 1929. urtean. Ama, Paulina, Alloko etxekoandre bat zen, eta aita, Vicente, herriko nekazari sozialista.

1936an aita eta ahizpa eraman eta hil egin zituzten falangistek. Josefinak orduan zazpi urte besterik ez zituen, Maravillasek, 14. Aita fusilatu egin zuten falangistek eta haren gorpua desagertuta dago geroztik. Maravillas, ostera, bortxatu, hil eta erre egin zuten.

Bere historia ez ahazteko borrokan egin du, munduak gertatutakoaren egia jakin dezan. Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek Josefina Lambertori buruzko dokumentala egin zuten 2020an, Larragako emakumearen testigantzekin. Maravillasen ahizpa izateaz haratago, Josefinak bere istorio propioa duela aldarrikatzea izan du helburu dokumentalak.

'Hezurren Memoria: 1936an Larragak garesti ordaindu zuen lurra banatzeko egindako ahalegina'

Dokumentalaren inguruan: Juan Luis Napal (Zinema ekoizlea): "Josefina Lambertok gorriak eta beltzak ikusi izan ditu"

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image