Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, ikasleentzako jardunaldi parte-hartzaileak eta jarduerak programatuz.

Gaurko saioan memoria historikoari helduko diogu Hezurren Memoriaren promoaz eta Josefina Lambertoren dokumentalaz. Pilar Kaltzadak haurren rola genero indarkerian aztertuko du eta bertako elikagaiek tokiko ekonomia sustatzeko duten garrantziaz mintzatuko gara.