Image

Nafarroa Gaur

All Stories

Zaporeakek elkartasun jaialdia antolatu du otsailaren 18rako, Zentral aretoan

Lesboseko uhartean harrapatuta dauden errefuxiatuen aldeko kontzertu solidarioa aurkeztu du Zaporeakek. Elkartasun jaialdia otsailaren 18an egingo dute, Zentral aretoan Bandada eta Muxutrock Rock & Bihotz taldeen partaidetzarekin. Kontzertua 20.00etan hasiko da eta sarrerak 10 euroren truke eros daitezke Zentralen webgunean.
Bildutako diru guztia Zaporeak proiektura bideratuko da, Lesboseko pertsona errefuxiatuei laguntzeko.

Euskara hauspotuz, elkartasun eta musika betez

Urriaren 23tik azaroaren 11ra arte nafar produktuez osatutako saskiak izango dira salgai, Errigoraren euskarari puzka kanpainaren baitan. Hiru saski mota egongo dira erosleen eskura: saski beltza, Errigoraren klasikoa (55€), saski berdea, ekologikoa (65€), eta saski zuria (75€), berezia. Horiek eskatu edo erosteko, 700 salmenta-puntu izango dira Euskal Herriko herri ugaritako taberna, denda, ikastola, udaletxe zein euskaltegietan.

Euskaraz bizitzeko aldarriak beteta, giro paregabea izan zen larunbatean, urriaren 23an, Tuteran, Errigoraren Agerraldia ekimenean antolatutako kontzertuetan.

Nafarroa XXI, Nafarroaren erabakitze eskubidea sustatzeko ekimena aurkeztu dute Iruñean

Nafarroako jendarte zibileko hainbat ordezkarik aurkeztu dute dinamika. Foru Amejoramenduaren 40 urteko ibilbidearen mugarri ezarri dute eztabaida sustatzeko asmoz.
Nafarroaren autogobernu galerarekin kezkatuta, “arrazoi guzti horiek tarteko, bada garaia Nafarroa demokratikoago eta sozialago baten norabidean pausoak emateko, eskubide eta askatasun gehiago izango dituen Nafarroa baterantz” nabarmendu du Maitane Eraso Lizarrako herritarrak.
“Demokrazia, eskubide eta askatasun gehiago” manifestua argitaratu dute na21.org webgunean.

COVID19aren goranzko joera eta Madrilgo aldaketek Nafarroako agendan eragindako lurrikara

Nafarroako positiboak urriko maximoetara ari dira gerturatzen. Astelehenean eginiko 3.041 proben ondoren 484 gaixo berri atzeman dituzte eta positibotasuna %15,9 koa ondorioz. Nafarroak Estatuarekin hainbat negoziazio-fronte irekita dituen garaian iritsi da iraultza Espainiako Gobernuan, tartean mahai gainean daude eskumenen eskualdatzeak eta hitzarmenak berritzea zein Foru Erkidegoan eztabaida sortu duten legeen onarpena.

Iruñean festarik gabe, Nafarroa osora begira jarri da Nafarroa Gaur albistegia

Pandemiaren indikadoreek nabarmen egin dute gora Nafarroan asteburuaz geroztik. Salouko agerraldiko kasuak dira Nafarroan atzemandako koronabirus kasuen %86. Horrez gain, kirolari dagokionez, Union Tutera taldea aurkeztu dute, futbola oinarri, gizartea eraldatzeko proiektua.

Joseba Asiron: "Maiaren ekintzek agerian uzten dute nolako alkatea den"

Joseba Asiron Iruñeko alkate ohi eta EH Bilduren zinegotzia Nafarroa Gaurko lantaldearekin izan da. Nabarmendu du aldaketa ez dela "anekdota hutsa", eta herritarren erantzunak erakutsiko duela hori. Gaineratu du argi dagoela zein den Navarra Sumaren gobernu eredua eta aurtengo udarako programazioaren edukia "elitista" dela kritikatu du, jendartearen sektore konkretu batengana soilik zuzenduta dagoelako. Hemen duzue saioa osorik ikusgai.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image