
Nafarroa Gaur
All Stories
Bertan iragarri zituen lehen aldiz neurri murriztaileak.
2001eko martxoaren 1an sinatu zuen Espainiar gobernuak derrigorrezko zerbitzu militarra bertan behera uzteko dekretua. Militarismoaren aurkako borrokaren erdigunea izan zen Euskal Herria, eta bereziki, Nafarroa.
Lander Garrok intsumismoaren borrokaren nondik norakoak jaso ditu 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentalean. Hemen ikus dezakezue zuzendariari egin genion elkarrizketa: "Pertsona horiek intsumiso izaten jarraitzen dute gaur egun".
Nafarroako albiste nagusiak landuko ditugu Nafarroa Gaur albistegian. Punto de Vista nazioarteko zinema dokumentalaren jaialdia heldu den astean hasiko da Iruñean, eta online emanaldiak eta proiekzio presentzialak uztartuko dituzte bertan. Horretaz gain, Martxoaren 8an egindako mobilizazioak, eta Nafarroako Gobernuak lurralde barruko turismoa bultzatzeko martxan jarri duen 'Nafarroan Hamaika Aukera' kanpaina izango dugu hizpide. Ez galdu!
Ikusi nahieran Nafarroa Gaur albistegi guztiak!
Garbiñe Ortega izan da Punto de Vista jaialdiaren azkeneko lau edizioetako arte zuzendaria eta aurtengoarekin batera agur esango dio karguari.
Festival Scope plataformaren bidez eskainiko dituzte online proiekzioak eta saio presentzialetako sarrerak eta online abonuak salgai daude dagoeneko jaialdiaren webgunean.
- Martxoko lehen albisteek memoria historikoa jarri dute erdigunean
- Funtsezko garaipenak lortu dituzte Gasteizen Osasunako neska eta mutilek
- Eduardo Santos: "Sail honek hartutako erabaki guztiak herritarrengan pentsatuz hartu ditugu"
- Mendiak eta basoak garbitzeko eskatu dute Bidasoaldeko abeltzainek
- Nafarroa aitzindari memoria eta errelatoaren eraikuntzan
- Asteko gertakari esanguratsuenak eta Ladis Satrustegi Lesakako alkateari elkarrizketa