Skip to main content

Duela 20 urte utzi zuten bertan behera soldadutzaren derrigortasuna Hego Euskal Herrian

Nafarroa Gaur

2001eko martxoaren 1an sinatu zuen Espainiar gobernuak derrigorrezko zerbitzu militarra bertan behera uzteko dekretua. Militarismoaren aurkako borrokaren erdigunea izan zen Euskal Herria, eta bereziki, Nafarroa.

Lander Garrok intsumismoaren borrokaren nondik norakoak jaso ditu 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentalean. Hemen ikus dezakezue zuzendariari egin genion elkarrizketa: "Pertsona horiek intsumiso izaten jarraitzen dute gaur egun".