Skip to main content
bannerra

"48.121 San Mameseko errekor baten historia" dokumentala aurkeztu dute

"48.121 San Mameseko errekor baten historia" dokumentala aurkeztu dute

Xabier Mendiak zuzendutako “48.121, San Mameseko errekor baten historia" dokumentala aurkeztu zuten atzo San Mameseko Ipar Aretoan. Aurkezpena eta proiekzioa egin zuten, Athleticeko izen handi eta erakundeetako ordezkarien artean. Dokumentalak barrutik kontatzen du Athleticek Madrilgo Atletikoren kontra jokatutako Espainiako Copako final erdietako partida, Athleticeko Nerea Onaindia, Iraia Iturregi, Eli Ibarra eta Arrate Orueta jokalarien bizipenekin. 0-2 amaitu zen partida, baina emaitzaz harago, San Mamesen bildu zen jendetzak berezia egin zuen partida; zehazki, 48.121 zale bildu ziren San Mamesen.

 
bannerra

bannerra