Skip to main content

“Hezurren erretura” liburua aurkeztu du Miren Agur Meabek

“Hezurren erretura” liburua aurkeztu du Miren Agur Meabek

Duela sei urte kaleratu zuen bere aurreko obra lekeitiarrak. Oraingoa 21 narraziok osatu dute, eta pertsonaia bera da protagonista. Iraganetik orainera etengabeko jauziak eginez, bizitzako pasarteen inguruko hausnarketa egingo du pertsonaiak. Bizitako horien guztien sinbolo dira hezurrak. Kontakizunen erdietan, haurtzarotik unibertsitatera arteko bizipenak kontatzen ditu protagonistak, eta 55 urte inguruko emakume gisa azaldu du gainerako pasarteetan. Gainera, idazkuntzari buruzko gogoetak ere badakartza liburuak. Miren Agur Meaberen esanetan, bizitzan izandako bizipenak "erre" nahi ditu protagonistak idazkuntzaren bidez. Idazleak aipatu du bere obretan beti dagoela presente pertsonaiaren eta idazlearen beraren arteko tentsioa. Horri tiraka, gaur aurkeztutako lanaren izenburua aurreko liburuen jarraipena da. Idazleak nabarmendu du berarentzat berdina dela izatea eta idaztea. Hori horrela, nabarmendu du beti daudela presente bere nortasuna berresteko balio duten baieztapenak, eta garrantzitsuena idaztea bera dela.

 
bannerra

bannerra