Skip to main content

Unai Rementeria izendatu dute Bizkaiko Ahaldun Nagusi, PSEren babesarekin

Unai Rementeria izendatu dute Bizkaiko Ahaldun Nagusi, PSEren babesarekin

Bizkaiko ahaldun nagusia aukeratzeko bilkuran, Rementeriak esan du Jaurlaritzaren lehentasuna dela kalitatezko enplegua sortzea, eta horretarako 10 milioi euroko plan berezi bat gauzatuko dutela. "Hirugarren iraultzaz" hitz egin du; aurreko iraultzatzat jo ditu "Guggenheim Museoa eta Industria Iraultza". Gernikako Batzarretxean egindako bilkuran, EAJko Unai Rementeriak, EH Bilduko Bea Ilardiak eta Elkarrekin Podemoseko Eneritz de Madariagak aurkeztu dituzte hautagaitzak. De Madariagak, eskubide sozialen alde egingo duen sistema baten beharra azpimarratu du. Ilardiak, aldiz, adabaki gabeko epe luzerako planteamendua azaldu du.

 
bannerra

bannerra