Skip to main content

"Tantaz tanta" Niger lagundu dute Abusu ikastolako ikasleek

"Tantaz tanta" Niger lagundu dute Abusu ikastolako ikasleek

Abusu Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek elkartasun lasterketa antolatu dute Nigerreko herritarrei laguntzeko, Uraren Nazioarteko egunean. UNIFEC-ekin batera, urte osoko proiektu baten ostean, Afrikako herrialde hartara ura eramaten laguntzeko burutu dute ekimena. Orotara, 400 pertsona baino gehiagok hartu dute parte “Tantaz tanta niger lagundu dezakegu” lelopean egindako elkartasun lasterketan. Dortsal bakoitza euro batean saldu eta irabazi guztiak UNICEF-ek Nigerren burutzen dituen ekintzetara bideratu dituzte.

 
bannerra