Skip to main content

13 urterainoko zigorrak berretsi dizkie Auzitegi nazionalak Altsasuko gazteei

13 urterainoko zigorrak berretsi dizkie Auzitegi nazionalak Altsasuko gazteei

13 urtera arteko espetxe zigorrak berretsi dizkie Audientzia Nazional Espainiarrak Altsasuko gazteei. Zigorrak bere horretan mantendu dizkiete Jokin Unamuno, Adur Ramírez de Alda, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Ainara Urkijo, Aratz Urrizola eta Oihan Arnanzi. Iñaki Abadi ezarritako zigorra berriz 9 urtetik 6 urtera murriztu du auzitegiak. Zigor horiek berresten dituen auto berean, Audientzia Nazionalak dio gertatutakoa ezin dela terrorismotzat jo.

 
bannerra