Skip to main content

80.000 pertsonak Espainiako eta Frantziako gobernuei exijitu diete espetxe politika aldatzeko

80.000 pertsonak Espainiako eta Frantziako gobernuei exijitu diete espetxe politika aldatzeko

Bilbon, Rosa Rodero eta Axun Lasak irakurri dute amaierako mezua, ETAren eta GALen biktimak, hurrenez hurren. Aldarrikapen politikoez baino giza eskubideez hitz egiteko beharra azpimarratu dute. Mobilizazioaren biharramunean, Bilboko manifestazioaren balorazioa egin du Sarek, eta Madrilen ordezkaritza duten alderdiekin, bilera saioa egingo du duela bi urte bezala. Bestalde, Baionan, deitzaileen arabera, 10.000 lagun bildu dira, Frantziako Gobernuari euskal presoen gaian urratsak egitea eskatzeko. Salatu dute terrorismoaren aurkako Frantziaren jarrera "bakearen kontrakoa" dela.

 
bannerra