Skip to main content
bannerra

Adbenabi Mellase Huerta de Peraltako langilearen aldeko kanpaina aurkeztu dute

Adbenabi Mellase Huerta de Peraltako langilearen aldeko kanpaina aurkeztu dute

Abdenabi Mellase Huerta de Peralta enpresako langilearen aldeko kanpaina jarri dute martxan hainbat eragile eta plataformek. Fiskaltzak 2 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra, 2.500 euroko isuna eta Hego Euskal Herritik eta estatutik 5 urteko kanporatzeko agindua eskatu du Abdenabirentzat, autoritatearen aurkako delitua egitea egotzita. Abdenabi Mellaseren errugabetasuna defendatu dute gaur, eta Poliziak indarkeria erabili zuela salatu dute.

 
bannerra

bannerra