Skip to main content
bannerra

Aranzadik Gerra Zibileko Saseta Defentsa Sisteman erabilitako kanoien erakustaldia egin du

Aranzadik Gerra Zibileko Saseta Defentsa Sisteman erabilitako kanoien erakustaldia egin du

1936ko abuztuan, Saseta Defentsa Sistema sortu zuten erresistentzia antifaxistako gudariek kanoiak abandonatu zituzten Andoaingo Belkoain tontorraren azpian, matxinatuen erasoek behartuta. Azken sei urteetan, erresistentzia gune hau industen aritu dira Arantzadi zientzia elkarteko kideak. Izan ere, Erniotik hasi eta Belkoainera arte osatutako defentsa sistema izan zen: 40 kilometro karratuko eremua hartzen zuen. Azaldu dutenez, defentsa sistema eraginkor bat osatu zuten oso denbora gutxian. Sistema horri esker 31 egunez eutsi ahal izan zieten frankistei.

 
bannerra

bannerra