Skip to main content

Atutxa eta Urruzunok irabazi dute Bost Kiroletako txapela

Atutxa eta Urruzunok irabazi dute Bost Kiroletako txapela

Aitzol Atutxak eta Inhar Urruzunok irabazi zuten atzo bost kiroletako txapela. Arria V.aren eta Jokin Eizmendiren kontra jokatutako finalean bizkaitarrak gailendu ziren. 1.000 ikusle inguru bildu ziren Miribillako Bizkaia Frontoian. Atutxak eta Urruzunok osatu zuten bikoteak hasieratik hartu zuen errenta. Estrategia eta erresistentzia fisikoa baliatuz, aizkolaritza, harri jasotzea, txinga-erutea, ingude jasotzea eta trontza mozketak egin zituzten. 41:16ko denborarekin, bikote bizkaitarrak irabazi zuen txapelketa.

 
bannerra

bannerra