Skip to main content

Bat-Batean | Zamudio eta Errenteriako bertso saioak

Bat-Batean | Zamudio eta Errenteriako bertso saioak

Pasa den asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak atseden hartu bazuen ere, aste honetan izan dugu Bat-Batean saioan zer eskainia. Batetik, Txorierriko Mankomunitateak antolatutako bertso saioan izan gara, Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue eta Beñat Ugartetxea bertsolariekin. Horrez gain, Errenterian ere Landare Elkarteak antolatutako bertso emanaldia izan dugu. Bertan, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Andoni Egaña aritu dira bertsotan.


 
bannerra

bannerra