Skip to main content
bannerra

Bilbo hiriaren 719. urteurrenean ospatuko da Gau Zuriaren 20. edizioa

Bilbo hiriaren 719. urteurrenean ospatuko da Gau Zuriaren 20. edizioa

Bilbo hiria sortu zela 719 urte beteko dira aurten. Gau Zuria jaialdian, hiriaren urteurrena ospatzen da, kale eta leku esanguratsuenak argi, soinu eta ikuskizun harrigarriekin apaintzen dituzte urtero. Aurten, Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Gau Zuriaren 20. edizioa izango da. Argi eta soinu ikuskizunez gain, bideojokoak, antzerkia, musika, dantza eta magia ikuskizunak antolatu dituzte ekainaren 14 eta 15erako. Josune Ariztondo Bilbao 700eko zuzendariak adierazi duenez, milioi bat euroko aurrekontua du jaialdiak, eta 600 pertsonek egingo dute lan. Argiztapenak 22:30etik 2:00era egingo dituzte; ikuskizun bakoitzak, bere aldetik, bere ordutegi propioa izango du.

 
bannerra

bannerra