Skip to main content

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek greba egun gehiago iragarri zituzten joan den astean, hitzarmen duin baten defentsan. Hain zuzen ere, gaur egin dute deitutako greba berri horietatik lehena. Goizean goizetik hasi dira protestekin: Bilboko erdialdea hartu dute lehen orduan euren borroka ikusgarri egiteko. Menpekotasun egoeran gero eta jende gehiago dagoela adierazi dute eta ezinbestekotzat jo dute zerbitzua. Honez gain, salatu dute enpleguaren behin-behineko tasa handia dela sektorean, eta langile askok lanaldi partzialak dituztela. Bost urte daramatzate soldatak izoztuta eta lan eskubideak galtzen, eta urtebete baino gehiago greba eta mobilizazioekin. Bihar egingo dute beste greba egun bat ELA, LAB, UGT ETA USO sindikatuek deituta, eta beste hiru martxoaren 5ean, 6an eta 7an.

 
bannerra