Skip to main content

Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren finalak bihartik aurrera

Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren finalak bihartik aurrera

Hogeitalaugarren ediziora iritsi da Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketa. Bizkaiko Pilota Federaziotik nabarmendu dute partaidetzak gora egin duela, eta beraz, badela etorkizunik. Bihar, abenduak 18, eskuz binakako 22 urte azpikoen eta nagusien finalak jokatuko dira Gernikan. Iurreta eta Lemoa aurrez aurre ariko dira. Nagusietan, berriz, Galdakaoko Adiskide eta Elorrioko Berriotxoa klubak ariko dira elkarren kontra. Hain zuzen ere, aipaturiko bi finalak Hamaika Telebistan eskainiko ditugu urtarrilaren 11n, arratsaldeko 17:30ean.


 
bannerra

bannerra