Skip to main content
bannerra

Bost urte bete ditu .eus domeinuak

Bost urte bete ditu .eus domeinuak

Adierazi dute bost urteko ibilbidea eginda domeinua "sendotu" egin dela eta 10.000 erabiltzaile gainditzetik gertu dagoela. Nabarmendu dute .eus domeinua dela euskaldunak interneten konektatzen eta bereizten dituen marka. Honen erakusgarri Bilboko metroan jarri duten pantaila interaktiboa. Iñaki Goirizelaia PuntuEUS Fundazioko lehendakariak azaldu du bost urte horietan oztopoak izan dituztela, baina epe ertainean Euskal Herriko hirugarren domeinu erabiliena izan nahi dutela. PuntuEUS fundazioak urteurreneko ospakizun-ekitaldia antolatu du ostegunerako Bilboko Kafe Antzokian. Bost urte hauetako ibilbidea baloratuko dute bertan.

 
bannerra

bannerra