Skip to main content
bannerra

Deabru Beltzak taldeak Symfeuny ikuskizuna aurkeztuko du Bilbon

Deabru Beltzak taldeak Symfeuny ikuskizuna aurkeztuko du Bilbon

Ikusleekin harremana sustatzeko kale ikuskizuna egingo dute uztailaren 5 eta 6an, antolatzaileek azaldu dutenez. Perkusionistak ikusleengana hurbiltzen dira, "kalea eta ikusleak eraldatzeko" helburuarekin. Orain arte egin duten espektakulurik handiena izango da. Lehenengo zatia ibiltaria da, eta pirotekniako efektu batekin hasiko da. Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdiaren barnean antolatu dute aurtengo ikuskizuna. Symfeuny emanaldiak argiak, musika eta piroteknia nahastuko ditu.

 
bannerra

bannerra