Skip to main content
bannerra

Donostiak 2015eko abenduan autobus geltoki berria izango du

Donostiak 2015eko abenduan autobus geltoki berria izango du

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Larraitz Ugarte Gipuzkoako Mugikortasun diputatua Donostiako autobus geltoki berriko eraikuntza lanetan izan dira. Lanen lehen fasea amaitu dutela eta orain pantaila paretak deiturikoak eraikitzen hasi behar direla azaldu dute. Aurrez iragarri bezala, Juan Karlos Izagirrek 2015eko abendurako Donostiak autobus geltoki berria izango duela baieztatu du. Hiru pixuko eraikina izango da, 25.000 metro koadrokoa. 24 autobusentzako lekua izango du. Udalak 8,7 milioi euro oraindu ditu eta Aldundiak 5,9. Krisi garaian, lehentasunak ezarriz, gipuzkoar guztientzako izango den beharrezko azpiegitura dela honakoa azpimarratu dute.


 
bannerra

bannerra