Skip to main content

Donostiako EH Bilduk kezkagarritzat jo du udal gobernuak hartutako "norabidea"

Donostiako EH Bilduk kezkagarritzat jo du udal gobernuak hartutako "norabidea"

Donostiako EH Bilduren udal taldeak 2015-2019ko agintaldiaren balorazioa egin du. Bertan bi “jarduera mota” nabarmendu ditu; alde batetik, iragarri direnak eta bete ez direnak, berandu bete direnak edo oker bete direnak. Eta bestetik, isilpean edo iragarri gabeko proiektuak, Donostiako etorkizuna hipotekatzen eta norabide kezkagarrian jartzen ari diren erabakiak. Horrekin batera alderdiak hirugarren zerrenda bat egin du; egin behar zirenak eta egin ez dituztenak jaso dituzte zerrenda honetan. Alderdiak adierazi du beraien balantzea "negatiboa" eta "kezkagarria" dela, Udal gobernuak azken urtetan hartutako erabakiak "desegokiak" izan direlako eta ezinbestekotzat jo dute Donostia norabide hobean kokatzea.

 
bannerra

bannerra