Skip to main content

E28 koordinadorak borrokarako deia egin du Bilbao Bizkaia Pride gisako ekitaldien aurrean

E28 koordinadorak borrokarako deia egin du Bilbao Bizkaia Pride gisako ekitaldien aurrean

E28 Koordinadorako kideek borrokarako eta azken 50 urte hauetan borrokan ibili direnen memoria gogoratzeko deia egin dute. Goizean egin dute prentsaurrekoa Bilboko Zirika gunean, eta adierazi dute "onartezina" dela irabazi ekonomiko eta politikoak lortzeko helburuarekin borroka bat bereganatzea. Zentzu horretan, Bilboko Udalak eta Ortzadar elkarteak antolatutako Bilbao Bizkaia Pride gisako jaialdiak gaitzetsi dituzte. Hori dela eta, ekainaren 28an, 19:30ean, Bilboko Jesusen Bihotzatik aterako den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.-

 
bannerra

bannerra