Skip to main content

EAJk eta EH Bilduk erabakitzeko eskubidearen alde egin dute Bruselan

EAJk eta EH Bilduk erabakitzeko eskubidearen alde egin dute Bruselan

Erabakitzeko eskubidearen defentsa egin dute Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak eta Maddalen Iriarte EH Bildukoak Europako Parlamentuan.

Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundeak eta Kataluniaren eta Europako Batasunaren arteko elkarrizketa sustatzearen aldeko plataformak autodeterminazio eskubideari buruzko mintegi bat antolatu dute eta bertan parte hartu dute euskal ordezkariek.

Egibarrek argudiatu du estaturik gabeko nazioek "leku bat" izan behar dutela Europan, eta horretarako erabakitze eskubidea oinarrizkoa dela esan du, baita Espainiarekin adostasunak eraikitzea ere.

Iriartek, berriz, estatus politiko berriaren oinarrien inguruko akordioa balioetsi du, eta Europako Parlamentuan erabakitze eskubidea naturalki egikaritu duten herrien adibideak ikusita, Espainiaren jarrera ulertezina dela nabarmendu du.


 
bannerra