Skip to main content
bannerra

EAJk zazpi eta PSE-EEk lau zinegotzi izango dituzte Donostiako udal gobernuan

EAJk zazpi eta PSE-EEk lau zinegotzi izango dituzte Donostiako udal gobernuan

Datozen lau urtetarako udal gobernua aurkeztu dute Eneko Goia eta Ernesto Gascok, eta azpimarratu dute bi alderdien elkarlana ona izan dela hiriarentzat. Alkateak sozialistek akordioetara iristeko izan duten “prestutasuna” eskertu du eta Gascok negoziaketa “lasaia” izan dela adierazi du. Gobernu programa bi hilabete barru aurkeztuko dute, eta batzordeak osatzeko lehen ez-ohiko udal batzarra ostegunean egingo dute. Aldiz, legealdiko aurreneko udal batzarra uztailaren amaieran izango dela adierazi du alkateak.

 
bannerra

bannerra