Skip to main content
bannerra

EHZ jaialdia Irisarrin ospatuko dute asteburuan, "auzolanaz berpiztu" lelopean

EHZ jaialdia Irisarrin ospatuko dute asteburuan, "auzolanaz berpiztu" lelopean

Musika festibala baino gehiago den kultura topaguneak ostiralean irekiko ditu ateak. Aurten, Nafarroa Beherako Irisarriko herrian ospatuko dute, “auzolanaz berpiztu” lelopean. Asteburu osoan zehar, kontzertuak ez ezik, tailerrak, antzerkiak, zirkoa eta hainbat gairen inguruko solasaldiak izango dira, besteak beste. EHZ 1992an sortu zen, truke eta laguntza plataforma gisa, eta Ipar Euskal Herriko gazteen Piztu elkartearen jarraipena izan zen. 1996an lehen jaialdia antolatu zuten, eta Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik pasa eta gero, aurten Irisarriko herrian plazaratuko dituzte bi urtez landutako aire berriak. Liher, Anari, Koban, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond, Izaki Gardenak, Nizuri ta Zuneri edo Madeleine izango dira, beste askoren artean.

 
bannerra

bannerra