Skip to main content

ELAren arabera, hegoaldean %20 egin du behera lan istripuetan hildakoen kopuruak

ELAren arabera, hegoaldean %20 egin du behera lan istripuetan hildakoen kopuruak

Apirilaren 28an lan osasun eta segurtasunaren eguna ospatuko da. Horren harira, ELA sindikatuak Hego Euskal Herriko ezbeharren egoerari buruzko txostena plazaratu du. 2013ko egoera salatu du, lan istripuen kopurua guztira gutxitu arren egoera ekonomikoaren ondorio izan baita. Datu ofizialen arabera 34 hildako zenbatu ziren, baina ELA sindikatuak dio 55 izan zirela.


 
bannerra

bannerra