Skip to main content
bannerra

Ehunka lagunek Amurrioko erasoa salatu dute eta Sortuk larritzat jo du tirotzailearen aurkako neurririk ez hartzea

Ehunka lagunek Amurrioko erasoa salatu dute eta Sortuk larritzat jo du tirotzailearen aurkako neurririk ez hartzea

Sortuk deituta ehunka lagunek Amurrioko familia batek jasandako tiroketa salatu dute. Gogoratu, Lezama auzoko ezker abertzaleko militanteez osatutako sendi baten aurkako balak jaurti dituztela. Ikerketarekin lotutako iturrien arabera, erretiratutako polizia nazional ohi batek egin zituen tiroak. Egoera honen aurrean, Aiaraldeko herritarrak kalera ateratzeaz gain, Sortuko bozeramaile Oihana San Vicentek salatu duenez, erasoa ez da “erlatibizatu behar” eta larria da tiroketaren arduradunaren aurkako inolako neurririk hartu ez izana. Bide beretik mintzatu da alderdiko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez, instituzio eta bestelako formazioei posizionamendua eskatuz. Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak kezkagarritzat jo du gertaera. Goizean, beste elkarretaratze bat egin dute udaletxearen aurrean, bertan erasotutako senideetako batek hitza hartu du.

 
bannerra

bannerra