Skip to main content
bannerra

Ekintzailetza sozialean trebatzeko helburua duen KoopFabrikaren laugarren edizioa aurkeztu dute

Ekintzailetza sozialean trebatzeko helburua duen KoopFabrikaren laugarren edizioa aurkeztu dute

Ekintzailetza sozialean trebatzeko helburua duen KoopFabrikaren laugarren edizioa aurkeztu dute Egia auzoan dagoen Teila Fabrikan. Aurten bi formazio garai antolatu dituzte. Lehena azaroa eta abendua bitartean izango da, goizez, Huhezik Eskoriatzan duen fakultatean. Bigarrena, aldiz, otsaila eta apirila artean egingo dute, arratsaldez, Hernaniko Iturolan. Partaide bakoitzak hamar formazio saio jasoko ditu guztira. Antolatzaileek formazioan parte hartzeko deia egin diete proiektu bat garatzeko asmoa edo ekintzailetza sozialean trebatu nahi duen edonori. Koopfabrika.eus helbidean eman daiteke izena.

 
bannerra

bannerra