Skip to main content

Elkarrekin Podemos koalizioan aurkezteko ituna sinatu dute Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equok

Elkarrekin Podemos koalizioan aurkezteko ituna sinatu dute Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equok

Lander Martinez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak adierazi duenez, koalizioaren helburua da "ezkerrekoa, bereizia eta beharrezkoa" den espazio politiko batean sakontzea. Elkarrekin Podemos koalizioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal eta foru hauteskundeetara hedatuko dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok. Gaur sinatu dute akordioa hiru alderdietako ordezkariek. Lander Martinez hiru lurraldeetako Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak, Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak eta Stella Garcia Equo Berdeak-eko koordinazio mahaiko kideak aurkeztu dute akordioa. Martinezek adierazi du taldearen eskutik ehundaka proposamen egin direla hainbat arlotan: soldata-arrakala deuseztatzea eta energia-iraunkortasuna eta gure industria babestea, besteak beste. Martinezek, Saludek eta Garciak azpimarratu dute balio "handia" duela hiru indarren arteko elkarlanak.

 
bannerra

bannerra