Skip to main content
bannerra

Ernaik protestak egin ditu Bilbon, Gasteizen eta Donostian, Kataluniaren alde

Ernaik protestak egin ditu Bilbon, Gasteizen eta Donostian, Kataluniaren alde

Ernaiko 50 bat gaztek protesta egin dute gaur Bilboko Plaza Biribileko banketxe baten aurrean. Eskuak lotuta, banketxerako sarrera oztopatu dute, Kataluniaren aldeko eta Espainiar Estatuaren kontrako aldarriak kantatzen zituzten bitartean. Minutu gutxitan Ertzaintzaren zazpi furgona gerturatu dira, bertan zeuden gazteak inguratuz. Banaka gazte guztiak identifikatu dituzte, bai eta motxilak arakatu ere. Tentsio momentu gutxi batzuk izan dira, tartean, gazte batzuk arrastaka atera dituztenean. Elkartasun keinuak ugariak izan dira, ingurutik pasatzen zen jendearen txaloak eta elkartasun adierazpenak, adibidez. Altsasuko gazteen aldeko oihuak ere presente egon dira.

 
bannerra

bannerra