Skip to main content
bannerra

Ertzak | Merkatarien ordutegien polemika

Ertzak | Merkatarien ordutegien polemika

Merkataritza ordutegiak erabat liberalizatuta izango dituen Hego Euskal Herriko lehen hiria Bilbo izango da. Neurria datorren urteko udan jarriko da martxan, eta hiriko hiru eremu zehatzetan izango du eragina: Abando-Indautxu-Garellano, Deustu, eta Zazpikaleak. Merkataritza ordutegien egoerak polemika handia piztu du. Berez, legeak baimentzen du urtean zortzi jaiegunez saltokiak irekitzea Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuaren lege aldaketa batek liberalizazio hori hedatzea du helburu, turismo joera handiko eremuen bidez. Eusko Jaularitzak turismo handiko eremuetako saltokietako ordutegiak erabat liberalizatzeko legearen aurkako helegitea jarri berri du. Horri buruz aritu gara ondokoekin: Itziar Ruiz (Ikurmer Eusko Jaularitzako merkataritza behatokiko kidea), Arantxa Belaustegigoitia (dendaria), Jon Aldaiturriaga (Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko gerentea) eta Igor Arrien  Bilboko Udaleko teknikaria.


 
bannerra

bannerra