.gif)
Jean-René Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoaren lehendakari, eta Ipar Euskal Herria bere baitan hartzen duen lehen erakundea martxan jartzea abiapuntua baino ez da askorentzat. Bestalde, Sorturen birfundazio kongresuak eta Donald Trumpen kargu hartzeak ere eman digute zeresana. David Latxaga (EAJ), Karmelo Landa (EH Bildu) eta Lander Martinez (Elkarrekin Podemos) izan ditugu solaskide.