Skip to main content

Etxegabetzeak gelditzea eskatu dute hainbat eragilek Bilbon

Etxegabetzeak gelditzea eskatu dute hainbat eragilek Bilbon

Bizkaian etxegabetzeak jasan dituzten familiek eta hainbat lagunek etxe kaleratzeak salatu dituzte gaur goizean Bilboko Alokabide-Vicesa bulegoen aurrean. Era berean, elkartasuna adierazi diote etxebizitza duin baten alde borrokan dabilen Maria Jose Porriñori. Protestaren bidez salatu dute epaileek eta udaletxeek "sistematikoki" hausten dutela etxe kaleratze baten aurrean jarraitu beharreko prozedura. Azaldu dutenez, epaileek udaleko gizarte-zerbitzuei jakinarazi behar die kaleratzea, kalteberatasun txosten egokia igorri behar diete eta ondoren Etxebideren bitartez etxebizitza aukera bat eskaini. Salatu dute prozedura hori ez dela betetzen, eta Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna nabarmendu dute, 2015ean onartutako Etxebizitzaren Legea hausten ari dutela argudiatuta.

 
bannerra

bannerra