Skip to main content
bannerra

Euskal Egitura | Atzerritik etorritako emakumeengan jarri dugu arreta

Euskal Egitura | Atzerritik etorritako emakumeengan jarri dugu arreta

Euskal Egitura saioaren atal berri honetan kanpoan jaio den biztanlerian jarri dugu arreta, bereziki atzerriko herrialdeetatik etorritako emakumeengan. Azken bi hamarkadetan emakumeek berebiziko presentzia izan dute Europako migrazio fluxuetan, eta Euskal Herrian ere oso nabaria izan da atzerritik etorritako emakumeen presentzia. Eibarrera joan gara, eta Hajar Samadirekin hitz egin dugu, Bidaya emakume musulmanen elkarteko kidearekin.

Gaindegia eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.


 
bannerra

bannerra