Skip to main content

Eusko Alderdi Jeltzaleak emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko "konpromisoa" berretsi du

Eusko Alderdi Jeltzaleak emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko "konpromisoa" berretsi du

Bilboko Arriaga plazan egindako ekitaldian, Idoia Sagastizabal Espainiako Kongresurako Bizkaiko hautagaiak adierazi du neurri zehatzak aurkeztuko dituztela emakumeen eta gizonen arteko "berdintasuna benetakoa" izan dadin. Sagastizabalek adierazi du berdintasuna "politika transbertsala" izan beharko litzatekeela eta, bide horretan, neurri zehatzak proposatzen dituztela "Espainiako Estatuaren eskumenei, zigorren arloari, lan eremuari, pentsioei eta baita botere politikoi dagokienez ere". Alderdiak lehentasuntzat jo du administrazio publikoan berdintasuna integratzea eta eremu pertsonal, kolektibo, sozial zein politikoan emakumeen ahalduntzea bultzatzea.

 
bannerra

bannerra