Skip to main content

Guardia Zibilak Aranburu, Iturrioz eta Larrea erail zituenetik 40 urtera, zigorgabetasuna salatu dute Arrasaten

Guardia Zibilak Aranburu, Iturrioz eta Larrea erail zituenetik 40 urtera, zigorgabetasuna salatu dute Arrasaten

Guardia zibilek eraildako Jose Mari Iturrioz 'Zapa', Roberto Aranburu eta Emili Larrea omendu dituzte Arrasateko Udal plazan eta Kulturate aretoan, haien heriotzatik 40 urtera. Arrasatearra zen Larrea, Garagartzakoa Aranburu eta Legorretan sortua Iturriotz. Komando Autonomo Antikapitalistek Aretxabaletako kuartelaren aurkako ekintza egin ondoren erail zituzten.

Franco diktadorea hil ondorengo urte horietan, ugari izan ziren poliziek egindako hilketa argitu gabeak eta gauza bera gertatu zen Arrasatekoarekin ere. Iturriotzekin eta Aranbururekin batera zihoan kidea, Kike Zurutuza, larri zaurituta baina bizirik atera zen.

Hilketen ondoren, hainbat arrasatearrek ikerkuntza katezaritza egin zuten, eta horren emaitza izandako txostena zabaldu zuten jendartean. Eta urtemugak ere balio izan du inpunitatea salatu eta gertaeren inguruko oroimena berpizteko. Hain justu, hildako batzuk gogoratzeko eta beste batzuk ezkutatzeko joera salatu du Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak Arrasateko ekitaldian.

Espainiako diputatuen kongresuko ordezkari izanik, Madrilerako joan etorrietan ikusi ahal izan du Espainian ere jartzen dela bertsio ofiziala zalantzan.


 
bannerra