Skip to main content
bannerra

Hauteskundeen errepikapena ekiditeko egun erabakigarriak

Hauteskundeen errepikapena ekiditeko egun erabakigarriak

Hurrengo egunetan erabakiko da Pedro Sanchez Espainiako Estatuko jarduneko presidentearen jarduna; Moncloan jarraituko ote duen, edo hauteskundeak deituko ote dituen berriz. PSOE hainbat elkarte sozialekin bildu da uda honetan, eta 370 neurriekin osatutako 'Programa Aurrerakoi Komuna' osatu du. Programa horrekin uztailean baino babes zabalagoa lortzea espero dute. Aste honetan PRC, EAJ eta ERC taldeei aurkeztu diete programa hori, eta beren babesa jaso dute. Horrez gain, Ahal Dugurekin biltzen hasi dira, biana une hauetan bi alderdien arteko mesfidantza nabaria da. Hala ere, datorren astean bilerekin jarraituko dutela argitu dute. Horrez gain, Pedro Sanchez Rivera, Casado eta Iglesiasekin bilduko da. Irailaren 16an hasiko da errege espainiarrarekin kontaktu erronda, eta horren ostean, irailaren 19an lehenengo bozketa egingo da. Bertan, gehiengo absolutua behar du Sanchezek. Lortu ezean, irailaren 23an bigarren aukera bat izango luke, horretan bai, baiezko baino ezezko gehiago atera behar ditu. Bestela, azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatuko lirateke.

 
bannerra

bannerra