Skip to main content
bannerra

Hainbat herri kirol uztartzen dituen "5 Kirol" txapelketa aurkeztu dute

Hainbat herri kirol uztartzen dituen "5 Kirol" txapelketa aurkeztu dute

Herri kirolei "freskotasuna" emateko helburuarekin, BasqueSports-ek bost herri kirol batuko dituen binakako herri kirol txapelketa aurkeztu du gaur Bilboko Euskal Museoan. Aitzol Atutxa aizkolariak egingo ditu enbaxadore lanak. Bikoteka lehiatuko dira eta bost herri kirol uztartuko ditu, "Euskal Herriko kirolak ikusgarriagoak eta arinagoak egiteko". Modalitateak honakoak izango dira: harria jasotzea, aizkora, txinga erutea, ingudea altxatzea eta trontza. Jarraian egiteko moduan moldatuko dituzte bai kilo, jasoaldi eta mozketetan, dinamismoa lortzeko eta ikuslearentzako are erakargarriagoak egiteko.

 
bannerra

bannerra