Skip to main content

Hilabete barru ezagutuko dugu Tokioko Joko Olinpikoetako data berria

Hilabete barru ezagutuko dugu Tokioko Joko Olinpikoetako data berria

Munduko kirol gertakizunik handiena, Joko Olinpikoak alegia, atzeratu egingo dira. Uztailaren 24an piztu behar zen gar olinpikoa, baina, Covid-19 ak eragindako pandemia dela eta, Komite Olinpikoak atzeratzeko agindua eman die Tokio 2020ko antolatzaileei. Momentuz, Komiteak adierazi du ez direla bertan behera geldituko, eta zehaztasunak hurrengo asteetan emango dituzte. Ane Santesteban txirrindularia eta Ariane Ochoa Tokiora joango dira urrezko dominen bila; azken hau olinpiko bihurtu den surfean lehiatuko da.

 
bannerra