Skip to main content

Ostegunetik aurrera maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hegoaldean 6 urtetik gorakoentzat

Ostegunetik aurrera maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hegoaldean 6 urtetik gorakoentzat

Erabilera publikoa duten espazio itxi guztietan eta aire zabalean izango da derrigorrezkoa maskara jartzea bi metroko segurtasun tartea gorde ezin den tokietan. Salbuetsita daude arnasa hartzeko arazoak dituztenak, baita beren osasun egoeragatik edo mendekotasunen bat dutelako maskaren erabilerak kalte egin diezaiekeen pertsonak ere. Espainiako Gobernuaren aginduak dio maskara janztea ez dela derrigorrezkoa izango zenbait ekintza burutzeko; jateko eta edateko kendu ahal izango da. Egoera pertsonalaren arabera, maskara desberdina gomendatzen da eta kexuak ere izan dira erabakiaren aurrean. Izan ere, 4 pertsonako familia batentzat 115 euro suposatu ditzake hilabetean erabilera bakarreko maskaren erosketak. Iparraldean, momentuz, garraio publikoan soilik da derrigorrezkoa.

 
bannerra