Skip to main content
bannerra

Inbestidurarako datarik ez, eta Kataluniako prozesua aurrera, bulego eta epaitegietan

Inbestidurarako datarik ez, eta Kataluniako prozesua aurrera, bulego eta epaitegietan

Nazioartean babesa eskatu dute Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetu eta parlamentari hautatuak, Jordi Sanchez ANCko presidente eta parlamentari hautatuak eta Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak: Nazio Batuen Erakundearen atxiloketa arbitrarioen aurkako lantaldean. Bestalde, Pablo Llarena epaileak deklaratzera deitu ditu Artur Mas lehendakari ohia, Ana Gabriel CUPeko bozeramaile ohia, Marta Rovira ERCkoa, CUPeko Mireia Boya, PDeCat-eko Marta Pascal eta Independentziaren aldeko Udalen elkarteko Neus Joveras.

Eta gurean gaur, lau langile hil dira; bi Loiun eta bi Galdakaon. Autobus batek eta kamioi batek talka eginda, bien gidariak hil dira, goizean; eta arratsaldean, beste bi langile hil dira, ustez, atseden hartzen ari zirenean, lo geratu dira, eta berogailuaren gasek intoxikatuta hil dira.


 
bannerra

bannerra