Skip to main content

Istorioez nork beteko zain, "Kaxa Hutsak"

Istorioez nork beteko zain, "Kaxa Hutsak"

Deserria armairu batean ezkutatzea da, norbaitek irekiko duen beldurrarekin, eta inork inoiz irekiko ez duen beldurrarekin. Horrela dio Joseba Sarrionandiaren poemak eta esaldi hau hartu dute abiapuntu "Kaxa Hutsak" izeneko proiektuaren sortzaileek. Gari Garaialde eta Josu Trueba argazkilariek eta Iker Oiz diseinatzaileak abian jarri dute egitasmoa. Erbesteari poemak, kantuak, filmak eta liburuak eskaini zaizkio, eta beraiek argazkiak oinarri dituen lana bildu nahi dute. Argazkilaritza dokumentala deritzona egin nahi dute, frankismoa amaitu zenetik beren sorterritik ihes egin duten euskaldunen esperientzia kontatuz.


 
bannerra