Skip to main content

LABek "birpentsatzen jarraitzeko" Biltzar Arteko Batzarra egingo du martxoaren 26an

LABek "birpentsatzen jarraitzeko" Biltzar Arteko Batzarra egingo du martxoaren 26an

2017an egin zuen aurreko Biltzar Nagusia, ekintza sindikala berritzeko asmoarekin. Bertan prekarietateari aurre egitea jarri zuten helburu nagusitzat, "eredu sindikal interpelatzailea" ezartzearekin batera. Aurreko biltzar nagusian "paradigma berria" ezarri zutela azpimarratu dute: "Ordura arte kapital-enplegu talka erabiltzen zen borroka sindikalean eta paradigma berri bat sartu zuen LABek, kapitala-bizitza talka". 2017tik honako balantzea egin, eta aurrera begirako erronkak landuko dituzte Biltzar arteko Batzarrean. Jada hasiak dira auzo eta herrietan militanteekin biltzen, gaien inguruko ekarpenak edo proposamen berriak jasotzeko.