Skip to main content
bannerra

LOMCEren kontrako iritziak entzun dira Euskal Eskola Publikoaren jaian

LOMCEren kontrako iritziak entzun dira Euskal Eskola Publikoaren jaian

Balmasedan egin dute  Euskal Eskola Publikoaren jaia, Gorantz goaz. Go! Go! Lelopean. Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Kristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. LOMCE geldiarazteko beharra nabarmendu dute biek. Albaro Parro Balmasedako Alkateak berriz, Balmasedan euskararen erabilpena handitzeko konpromesua eskatu du. Ekitaldi berean Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen 4. lehiaketan saritutako esperientziak ezagutu ditugu eta lekuko aldaketa ere egin dute. 2015. urteko Euskal Eskola Publikoaren jaia Elgoibarren izango da.


 
bannerra

bannerra